Zugaz.com-ek martxan jarri du Zugaz Bideo eta Argazki Lehiaketa eta jasotako argazki zein bideo guztien arteko onenarentzat Eroski hipermerkatuak emandako Wii bat oparituko dugu. Lehiaketaren oinarriak hauek dira: - Azarora artean Zugazera igotako argazkiak eta bideoak izango dira kontuan hartuko ditugunak. - Argazkiaren titulua euskaraz egon beharko da. - Bideoak zein argazkiak originalak izan behar dira, hau da, ez du balio beste webgune batetik hartu eta hori igotzea Zugaz-era. - Parte hartzeko egin soslaia zugaz.com-en. Zure soslaian ahalik eta datu gehien sartu, gero zurekin harremanetan jartzeko. E-posta jarri, behintzat. Animatu eta igo zure bideo dibertigarriak eta argazki freskoak Zugaz.com-era. Jasotzen ditugun bideo eta argazki guztien artean politena eta dibertigarriena aukeratuko dugu eta irabazleak Wii bat jasoko du azaroan. Ez gabiltza profesionalen bila Kalitate handiena duen bideoaren bila gabiltzala? ez, argazki edo bideo baten bila gabiltza eta izan daiteke kalitate handiena ez duenak eramatea Wii-a. Gura dugu berezia den zerbait, eman ...
Dagoeneko hasi gara Kantariko ikuskizunak Goiena Telebistan emititzen. Astelehenetik ostiralera 20:45etan saio bat ikusteko aukera izango duzue. Errepikapenak hurrengo eguneko eguerdian 13:45ean emitituko ditugu. Eta asteburuan astean zehar emititutako saioak errepikatuko ditugu: zapatuan 10:00etatik aurrera eta domekan 14:15etatik aurrera.
Asteburuan Bergara, Antzuola eta Elgetako gaztetxoak primeran moldatu ziren eszenatokian kantuan eta dantzan. Zabalotegin zapatuan 6 saio grabatu genituen eta domekan 5. Guztietan gure gaztetxoak bikain aritu ziren, beraz, zorionak parte hartu zenuten guztioi!
Kaixo, lagunok! Asteburu honetan, hilak 13 eta 14an Kantari Bergarako Zabalotegin izango da. Zapatuan arratsaldeko 16:00etan hasi eta 6 saio grabatuko ditugu. Domekan ostera, ordu berean hasi eta 5 saioren grabaketak izango ditugu. Bergarako gaztetxoen ikuskizunez gain, Antzuola eta Elgetakoek ere hainbat euskal abesti eskainiko dizkigute. Zabalotegira sartzen den pertsona kopurua mugatua denez, karaokea ikusteko sarrerak eskuratu beharko dituzue. Horiek doan izango dira eta Zabalotegiko sarreran banatuko dira saio bakoitza hasi aurretik. Animatu eta etorri Bergarara Kantari ikustera!
Pasa den asteburuan Debagoieneko Karaoke ikuskizuna Arrasateko Amaia Antzokian izan zen. Arrasate eta Aramaioko gaztetxoak izan genituen taula gainean eta guztira Arrasateko 167 eta Aramaioko 23 gaztetxok abestu eta dantzatu zuten. Gainera, primeran moldatu ziren eszenatokian. Beraz, zorionak Kantarin parte hartu zenuten guztioi maila bikaina erakutsi zenuten eta!
Apirilaren 25 eta 26an Oñatiko Gaztelekuan izan ginen Debagoieneko Kantari karaoke ikuskizunarekin. Amaia Txintxurreta naiz eta Oñatin parte hartu zenuten 190 gaztetxoei zorionak eman nahi dizkizuet eskaini zeniguten ikuskizun paregabeagatik. Maila bikaina erakutsi zeniguten astebukaeran, gure artean artista faltarik ez dagoela argi ikusi genuen. Kantuen letrak oso ondo ikasita etorri zineten, eta dantzan ere primeran ibili zineten, bai horixe! Zorionak berriz ere. Gainera, Oñatiko Gaztelekua jendez lepo bete zen: parte hartu zenutenen lagunak, ikaskideak, familiartekoak, gurasoak... denetarik bildu zen. Eta hori ere eskertzekoa da. Kantariren bigarren edizio honekin, beraz, indartsu hasi gara eta laster Debagoieneko beste herrietan izango gara. Esan bezala, ni behintzat oso gustura gelditu nintzen Oñatiko ikuskizunekin. Eta zuek? Zer moduz pasa zenuten Kantarin? Parte hartzen zenuten lehenengo aldia izan al da? Urduri al zeundeten? Zuen abestia ondo irten al zitzaizuen? Zer esan dizuete zuen lagun eta familiartekoek? Seguru nago, zuek, parte hartu zenuten guztiok kontatzeko gauza asko ...
Kaixo, Kantariok! Asteburuan Aretxabaletan izan ginen Debagoieneko karaoke ikuskizunarekin eta bertako gaztetxoez gain, Eskoriatzakoak ere izan genituen Arkupen kantuan eta dantzan. Maila oso polita erakutsi zenuten parte hartu zenuten guztiok eta zorionak eman nahi dizkizuegu eskainitako ikuskizunengatik. Baina zuek? Nola pasa zenuten kantuan eta dantzan? Urduri al zeundeten? Dagoeneko telebistan ikusteko gogoa al daukazue? Zuen erantzunen zain gelditzen gara. Bitartean ondo segi!