Apirilaren 25 eta 26an Oñatiko Gaztelekuan izan ginen Debagoieneko Kantari karaoke ikuskizunarekin. Amaia Txintxurreta naiz eta Oñatin parte hartu zenuten 190 gaztetxoei zorionak eman nahi dizkizuet eskaini zeniguten ikuskizun paregabeagatik.
Maila bikaina erakutsi zeniguten astebukaeran, gure artean artista faltarik ez dagoela argi ikusi genuen. Kantuen letrak oso ondo ikasita etorri zineten, eta dantzan ere primeran ibili zineten, bai horixe! Zorionak berriz ere.
Gainera, Oñatiko Gaztelekua jendez lepo bete zen: parte hartu zenutenen lagunak, ikaskideak, familiartekoak, gurasoak... denetarik bildu zen. Eta hori ere eskertzekoa da.
Kantariren bigarren edizio honekin, beraz, indartsu hasi gara eta laster Debagoieneko beste herrietan izango gara.
Esan bezala, ni behintzat oso gustura gelditu nintzen Oñatiko ikuskizunekin. Eta zuek? Zer moduz pasa zenuten Kantarin? Parte hartzen zenuten lehenengo aldia izan al da? Urduri al zeundeten? Zuen abestia ondo irten al zitzaizuen? Zer esan dizuete zuen lagun eta familiartekoek?
Seguru nago, zuek, parte hartu zenuten guztiok kontatzeko gauza asko edukiko dituzuela, beraz, animatu eta utzi hemen zuen komentarioak, zuen iritziak irakurtzeko deseatzen nago eta!
Zuen erantzunen zain gelditzen naiz, beraz. Ondo izan eta ekainetik aurrera telebistan ikusiko zaituztet!
Ni ere oso guztura gelditu nintzen.
Primeran pasa nuen kantarin.
Bai lehenengo aldia izan da.
Bai,oso ondo.
Oso ondo egin genuela.
jejejejejejeejejejejejejejejejejjjejejejejejejejejjjejjejejjejejejjejejejejejjejejejejejejejejejejejeejeejejejejejjejejejejjejejej