Zugaz.com-ek martxan jarri du Zugaz Bideo eta Argazki Lehiaketa eta jasotako argazki zein bideo guztien arteko onenarentzat Eroski hipermerkatuak emandako Wii bat oparituko dugu.
Lehiaketaren oinarriak hauek dira:
- Azarora artean Zugazera igotako argazkiak eta bideoak izango dira kontuan hartuko ditugunak.
- Argazkiaren titulua euskaraz egon beharko da.
- Bideoak zein argazkiak originalak izan behar dira, hau da, ez du balio beste webgune batetik hartu eta hori igotzea Zugaz-era.
- Parte hartzeko egin soslaia zugaz.com-en. Zure soslaian ahalik eta datu gehien sartu, gero zurekin harremanetan jartzeko. E-posta jarri, behintzat.
Animatu eta igo zure bideo dibertigarriak eta argazki freskoak Zugaz.com-era. Jasotzen ditugun bideo eta argazki guztien artean politena eta dibertigarriena aukeratuko dugu eta irabazleak Wii bat jasoko du azaroan.
Ez gabiltza profesionalen bila
Kalitate handiena duen bideoaren bila gabiltzala? ez, argazki edo bideo baten bila gabiltza eta izan daiteke kalitate handiena ez duenak eramatea Wii-a. Gura dugu berezia den zerbait, eman bueltak buruari eta saiatu kamerei zukua ateratzen. Udan denbora gehiago ere izango duzue eta aprobetxatu denbora hori. Saria azaro amaiera aldera banatuko dugu. Zer baloratuko den? ba pentsatzen baduzu zu ez zarela profesionala trankil. Posible da aukera gehiago izatea saria eramateko. Ez izan dudarik, egin soslaia eta igo zure argazki eta bideoak.
Zure argazki eta bideoen zain gaude!
Zein ondo! Argazki edota bideo bat igotzeagatik bakarrik Wii baten jabe egin zaitezke!
kaixo amaia :
argazkietan geu agertu behar gara?muxuak arane
Kaixo arane! Ez da derrigorrezkoa argazkietan zuek agertzea, baina agertzen baldin bazarete hobeto! Beraz badakizu, igo zugazera zure udako argazkiak! Muxu haundi bat
eskerrik asko
amaia argazkiak dibertigarriak izan behar dute?
amaia noiz zozketatzen da wii aaaa?????
noiz zozketatuko da???
amaia eske wii a nai dot
eta nik!!! eske
Kaixo kuadrilla! Laster zozketatuko dugu Wii zoragarri hori, beraz, adi ibili. Zugazera zuek ateratako argazki edo bideoak igo badituzue, agian zeu zarelako irabazlea.
Muxu bana areitio, anderzubia eta maidermurillori!
NIK IRABAZI DOT!!! QUE FUERTE MILA ESKER AMAIA,MILLOI BAT MUXU WAPISIMA
kaixo amaia :
noizko egongo da wii zozketa ?¿?¿¿
aranetxu nik irabazi dot!
eta hurrengoa?
iñobez,lehen saria bakarrik zan.