Sartu edo Izena eman

Aritmetika arazoak - Tapia eta Leturia

Kantari Kantari noiz Ekaina 8, 2011,

Aritmetika arazoak

Zenbat lurralde ditu
Gaur Euskal Herriak?
Euskadik adina bai
Balitu erdiak!
º
Zenbat euskaldun ditu
Gaur Euskal Herriak?
Ez lirateke gutxi
Balitu erdiak!

Zenbat aditu ditu
Gaur Euskal Herriak?
Ez ote luke hobe
Balitu erdiak?

Zenbat aurkari ditu
Gaur Euskal Herriak?
Herritarreko bosna
Balitu erdiak!

Zenbat maitale ditu
Gaur Euskal Herriak?
Erruz maitatu izan
Balitu erdiak!

Zenbat bekatu ditu
Gaur Euskal Herriak?
Ez luke barkamenik
Balitu erdiak!

Komentarioak

Please Login (or Sign Up) to leave a comment