Sartu edo Izena eman

Aupa txoferra! - Pirritx eta Porrotx

Kantari Kantari noiz Ekaina 8, 2011,

Jaitsi abestia hemen

Aupa txoferra!

Irribarrez bolante handia esku artean, pipi
Guztiei agur-agur leihotik egindakoan, popo
Atea zabaldu eta igotzen garenean, pipi
Bozina joaz erne ta pozik goaz bidean, popo

Ezkerrera kurba eta kurba eskuinera,
Zebra-pasagunean balaztada
Azeleragailua zapaldu eta aurrera!
Kontuz, zuloz betea da bidea
Ai, ai, ai, ai, ai, pipipi

Zu zara jatorrena,
Zu maitagarriena,
Zu zara txofer politena!
Zu zara abilena
Zu zaintzen gaituena,
Zu zara txorizo panplona!

Ozen eta txaloka kantuz zurekin batera, pipi
Keinu egiten diguzu ispilutik begira, popo
“Txintxo portatu! Piparik ez!” goxo esaguzu, pipi
Muxuak eta piropoak jasoko dituzu, popo

Ezkerrera kurba eta kurba eskuinera,
Zebra-pasagunean balaztada
Azeleragailua zapaldu eta aurrera!
Kontuz, zuloz betea da bidea
Ai, ai, ai, ai, ai, pipipi

Zu zara jatorrena,
Zu maitagarriena,
Zu zara txofer politena!
Zu zara abilena
Zu zaintzen gaituena,
Zu zara txorizo panplona!

Zu zara jatorrena,
Zu maitagarriena,
Zu zara txofer politena!
Zu zara abilena
Zu zaintzen gaituena,
Zu zara txorizo panplona!

Komentarioak

Please Login (or Sign Up) to leave a comment