Asteburuan Bergara, Antzuola eta Elgetako gaztetxoak primeran moldatu ziren eszenatokian kantuan eta dantzan. Zabalotegin zapatuan 6 saio grabatu genituen eta domekan 5. Guztietan gure gaztetxoak bikain aritu ziren, beraz, zorionak parte hartu zenuten guztioi!
Kaixo, lagunok! Asteburu honetan, hilak 13 eta 14an Kantari Bergarako Zabalotegin izango da. Zapatuan arratsaldeko 16:00etan hasi eta 6 saio grabatuko ditugu. Domekan ostera, ordu berean hasi eta 5 saioren grabaketak izango ditugu. Bergarako gaztetxoen ikuskizunez gain, Antzuola eta Elgetakoek ere hainbat euskal abesti eskainiko dizkigute. Zabalotegira sartzen den pertsona kopurua mugatua denez, karaokea ikusteko sarrerak eskuratu beharko dituzue. Horiek doan izango dira eta Zabalotegiko sarreran banatuko dira saio bakoitza hasi aurretik. Animatu eta etorri Bergarara Kantari ikustera!