Dagoeneko hasi gara Kantariko ikuskizunak Goiena Telebistan emititzen. Astelehenetik ostiralera 20:45etan saio bat ikusteko aukera izango duzue. Errepikapenak hurrengo eguneko eguerdian 13:45ean emitituko ditugu. Eta asteburuan astean zehar emititutako saioak errepikatuko ditugu: zapatuan 10:00etatik aurrera eta domekan 14:15etatik aurrera.
Asteburuan Bergara, Antzuola eta Elgetako gaztetxoak primeran moldatu ziren eszenatokian kantuan eta dantzan. Zabalotegin zapatuan 6 saio grabatu genituen eta domekan 5. Guztietan gure gaztetxoak bikain aritu ziren, beraz, zorionak parte hartu zenuten guztioi!
Kaixo, lagunok! Asteburu honetan, hilak 13 eta 14an Kantari Bergarako Zabalotegin izango da. Zapatuan arratsaldeko 16:00etan hasi eta 6 saio grabatuko ditugu. Domekan ostera, ordu berean hasi eta 5 saioren grabaketak izango ditugu. Bergarako gaztetxoen ikuskizunez gain, Antzuola eta Elgetakoek ere hainbat euskal abesti eskainiko dizkigute. Zabalotegira sartzen den pertsona kopurua mugatua denez, karaokea ikusteko sarrerak eskuratu beharko dituzue. Horiek doan izango dira eta Zabalotegiko sarreran banatuko dira saio bakoitza hasi aurretik. Animatu eta etorri Bergarara Kantari ikustera!
Pasa den asteburuan Debagoieneko Karaoke ikuskizuna Arrasateko Amaia Antzokian izan zen. Arrasate eta Aramaioko gaztetxoak izan genituen taula gainean eta guztira Arrasateko 167 eta Aramaioko 23 gaztetxok abestu eta dantzatu zuten. Gainera, primeran moldatu ziren eszenatokian. Beraz, zorionak Kantarin parte hartu zenuten guztioi maila bikaina erakutsi zenuten eta!
Kaixo, Kantariok! Asteburuan Aretxabaletan izan ginen Debagoieneko karaoke ikuskizunarekin eta bertako gaztetxoez gain, Eskoriatzakoak ere izan genituen Arkupen kantuan eta dantzan. Maila oso polita erakutsi zenuten parte hartu zenuten guztiok eta zorionak eman nahi dizkizuegu eskainitako ikuskizunengatik. Baina zuek? Nola pasa zenuten kantuan eta dantzan? Urduri al zeundeten? Dagoeneko telebistan ikusteko gogoa al daukazue? Zuen erantzunen zain gelditzen gara. Bitartean ondo segi!